XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERLOJUA.- (Narratzailea) Munduko beste alkateekin hitz egin ondoren, hiriko alkateak egoera latzaren berri eman zion jendeari.

ALKATEA.- (Pantailan alkatearen itzala ikusten da) Eguzkiaren desagerpena fenomeno bitxia da benetan.

Mundu osoa ukituta dago.

Europa, Asia, Afrika, Amerika eta Ozeanian, inon ez dakite zer egin.

ERLOJUA.- (Narratzailea) Agintari asko legez, Alkatea ere luzaz aritu zen hizketan eta hiritarrak aspertu.

ALKATEA.- Eguzkia tar tar tar tar iluntasuna tar tar tar tar bizitza tar tar tar bero eta argia tar tar tar tar zerbait egin beharra dago tar tar tar tar.

Udalak erabaki du detektibe bat kontratatzea.

(Beste pantailan, detektibe klasikoaren itxura duen antzezle baten itzala agertuko da)

ERLOJUA.- (Narratzailea) Esan eta egin, detektiberik buruargiena eta zorrotzena kontratatu zuen.

Detektibe honen izena Don Logikoa zen.

(Pantera Rosaren musika entzuten den bitartean Don Logikoa eszenarazten da, gabardina, kapela eta lupaz hornitua.)

(Eskenatokia bizpahiru aldiz zeharkatuko du, mugimenduak musikari akonpasatuz)

DON LOGIKOA.- Detektibe on baten armarik hoberena LOGIKA da.

Baietz jakin zer den logika?

Burua erabiltzea, ondo pentsatzea, dauden frogak aztertzea, zergatiak eta ondorioak ikertzea...

Hum, hum, hum... errepasa dezagun gertatu dena.

Eguzkia ez da egunero bezala atera.

Lehenengo hipotesia: zeruan ez badago non aurki daiteke?

Lurrean egon beharko, logikoa!

Eta Lurrean balego bere argi izpiak ikusiko lirateke, logikoa hau ere.

Beraz... Eguzkibila Operatiboa martxan!

ALKATEA.- (Pantailatik aterea.)

(Etiketaz jantzita, bularrean zinta urdin handia eta aginte-makila eskuan) Opera zer?

Operatu nor?

DON LOGIKOA.- Polizia eta detektibeok burutzen dugun ekintza eta aktibitatea Operatiboa da, hala nola, lapurra, hiltzaile, desagertu dena aurkitzea.

ALKATEA.- Telebistako Lobaton bezala?

DON LOGIKOA.- Menos Lobaton, Caperucita.

Bera afizionatua da eta ni profesionala.